Ekonomia

Bukatu da PIVE2 plana

PIVE2 plana otsailean hasi zuenean urtebete irauteko helburua zuen Espainiako Gobernuak. Hala ere, uztail erdialdean dagoeneko ez da diru laguntzarik geratzen.

Berria.info
2013ko uztailaren 18a
15:42
Entzun

PIVE2 planaren azken datua 50.000 auto gehigarri saldu direla da; horietatik 7.000 inguru Hego Euskal Herrian. Planarekin egindako erosketa guztien %7,5 Hego Euskal Herrian egin dira, Faconauto elkarteak dioenez. Elkarteak berak adierazi du saldutako sei autorekin lanpostu bati eustea lortzen dela; beraz, 1.150 bat langile ere izan dira planaren zeharkako onuraduak, lanpostuari eutsi diote eta.

Laguntzak jasotzearen truk txatartegira bidalitako autoen batez besteko antzinatasuna hamasei urtekoa da. Horien ordez erositako autoen prezioa 13.400 euro ingurukoa izan da. Datu hori kontuan hartuta, PIVE2 planarekin egindako salmenta gehigarriengatik 13.845.000 bat euro jaso dituzte Hego Euskal Herriko ogasunek.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.