BURTSA. A zer gasa!

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Cegasakoaren ildotik, atzera eragiten zuen kiratsa zerion akzio azokari. A zer gasa! Tele5 telebista kateak (-%6,75) Hego Euskal Herriko lidergoari eutsi dio, baina ez Espainiakoari. Baina Wall Streetek pilak kargatzen dituenean ere... a zer gasa! Sabadell, BBVA, Banesto edo Bankinter %1, %2, %3 edo %4 pasa igo litezke hurrenez hurren. A zer banka! Santander erraldoiak (+%1,69) Duracell pila amaigabeak erakusten ditu eta Edurnezurik (+%2,39) energia berritu eta berriztagarriak erakuts ditzake noiznahi. 1.913 milioiren salerosketa, itzela izan gabe, ez dago txarto. Espainiako Altxorrak bere hamar urterako zorra saltzeko, Alemaniakoak baino %1,36 gehiago ordaindu behar du. Hori da burtsako enpresen finantzaketak bizi duen garestitzearen adierazle argi bat eta AEBetako etxebizitzen salmentak pittin bat hobetu arren, pila eta bateriarik gabe gaude Olabarri kalean. Hori bai, urtarrilean langabezia gora.



Vodafonek munduko telefono enpresa handienak, %7 pasako irabaziak izan zituen atzo Londresko burtsan, bere aurrikuspenak hobetu ostean. SIBEn, Edurnezurik ere (+%2,39) irribarre egin zuen: dibidendua hobetzeaz gain, eskaintza komertziala zabaldu du, bere bezeroen arteko deiak soilik sustatzeaz haratago. Nolanahi den, salmenta jaitsierak gertatu dira sakelakoetan lehen aldiz eta kontsumoaren jaitsierak Telefonica ere hunkituko du. Publizitate gastuek eta audientzia galerak Telecincori (-%6,75) kalte egin zioten bezalaxe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.