BURTSA. Atariko haizea

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Hainbaten hitza eta atariko haizea, biak bat. Obamaren plana Ordezkarien Ganbaran eztabaidatzea, Citigroupen buruak urtean dolar bateko soldata jasotzea mozkinak itzuli artean edo Espainiako Bankuak «beharrezko balitz, gaur ez da», bankuetan esku hartuko lukela esateak, atariko haizeak beste balio du. Bi banku handienen gainean erosteko gomendioa mantendu eta, une berean, prezio objetiboa %40 jaistea ikusten ari gara egunotan zenbait analisten txostenetan. Harrapazak, Txiribiton! Atzo ere, akzio txikienen eskutik etorri ziren ufada nagusiak baina, atariko haize horri jaramonik ez diete apenas egiten indizearen nondik norako orokorra zaindu behar dutenek. Blue chip-en koadrila talde mugatua da, baina indar handikoa. Repsol-YPF, Iberdrola eta BBVAk %1na pasa galdu eta Edurnezuri eta Santanderrek ere %1az azpiko galerak izanda, ez dago Ibex-35 edo Bilbao-2000 suspertuko duen Bankinter (+%3,74), Inditex (+%2,75) edo Endesarik (+%2,61).



Centaurus Capital hedge fund edo inbertsio funts espekulatiboaren kontseiluan zuen lanpostua galdu berri omen du Aznar, Espainiako presidente ohiak. Murdoch milioidun amerikarra jabe duen NewsCorp komunikabide enpresakoa, ordea, oraingoz mantentzen du.



Starbucks kafetegi kateak 1.370 eta ING (-%1,71) bankuak Herbereetan 1.700 langile kaleratzeko asmoa plazaratu zuten atzo. Azken horrek, Fortis bankuaren Herbereetako atala bereganatu behar luke, baina Fortisen akziodunek uko egin diote zatikako salmentari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.