BURTSA. Aznarren aitatasuna

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Atzoko zoramen igoeren aitatasuna Aznarri egotziko baliote, auskalo ukatuko lukeen. Rachida Dati gauza bat da, datu arratxa beste bat. Datuak edo, planak hobeto esan; Marshall Plana bezain ongietorria izan baita Paulsonena; AEBetako Altxorreko buruak agindu eta oraindik hezurmamitu ez den plan hori. Zertan datzan? Oraingoz, inbertsio funts kontserbadoreenak babestu (galerak izan ditzaten eragotzi), funts espekulatzaileenei beheranzko apustuak debekatu, bankuen mailegu ustelenak erosi (estatuarenganatu) eta epe laburrean bankuei behar besteko maileguak egitean datza, gutxi asko. Zergapekoek, oso pribatu omen ziren negozioak guraso gisa tratatzea da, publikoki. Bernanke eta Paulson dira aitak, eta, atzoko euforia ikusita, bistan da dexenteko lasaitua hartu dutela gure indizeek. (Aznarren emazte) Botella nola dagoen jakin gabe, finantza merkatuen botila erdi betea ikusten hasiko ziren makina bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.