Dickensen eleberrian bezala, bi hirien arteko istorioa izan zen atzo Singapurren egindako bozketa. Londres eta Paris; Paris eta Londres. Madrilzidioa! oihukatu zuten Espainiako hiriburuan. Parisen ere goibel geratu ziren azkenik. Ez Ibex-35ak, ez CAC-40k ez zuten porrota nozitu. Ezta petrolioaren marka historiko berria ere. Alderantziz. Bi indizeek urteko baliorik handienean amaitu zuten. Horrek esan nahi du 2001 hasierako mailan aurkitzen direla. Azken asteetan bezala, eraikuntza enpresek bultzatu zuten Ibex-35etik: Acciona (+%2,06), Sacyr (+%1,69), ACS (+%1,41) eta Cintra (+%1,34). Geroz eta ozenagoak dira sektore hori agortuta dagoela dioten ahotsak. Petrolioaren garestitzeak onurak ekarri zizkion Repsol-YPFri. Uztaila izanagatik, diru ekserga salerosi zen: 3.635 milioi euro. CAC-40ean, Total (+%2,1) izan zen jaun eta jabe petrolioari esker.
-PEugeoteta Citroen markak biltzen dituen PSA taldeak (+%0,28) ekainera arte 1,754 milioi automobil saldu ditu munduan, iaz baino %0,6 gehiago. Europan salmentek behera egin arren, Txinako eta Latinoamerikako emaitzei esker eutsi dio.
-Allianz aseguru etxea Dresdner Kleiworth Wasserstein inbertsio bankua saltzekotan dela hedatu zuten atzo zurrumurruek. Europako izarra izan zen, %2,68 igota.
BURTSA. Bi hirien arteko ipuina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu