BURTSA. Bide Naval

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Besteei bidea moztuz, bidenabar, Naval bidean aurrera egin ezinda dela gogorarazi ziguten atzo Sestaora bidean. Indizeak ere horrelatsu dabiltza, bide estuan: Ibex-35 8.085 eta 8.048 puntu bitartean baino ez zen mugitu. Naval itxiko bide bada, errentagarritasunik ez ei duelako izango da. Azken urteetan Bilbao-2000 ez da errentagarriegia izan (pentsa 2.000 puntuak non gelditu ziren), baina nekez itxiko da. Lan karga handia du noski. Burtsan atzoko buruko mina zen AEBetako KPIan edo, gutxienez, azpiko inflazioan islatuko ote den petrolioaren garestitzea. Ekonomiako beste ondasun askotan duen eraginagatik, interes tasen igotzea gerturatuko lukeen seinalea, finean. Ez zen hala izan eta mugimendu txikiak izan ziren. Akzio txikiek izan zuten protagonismoa: %2na pasa irabazi zuten Sogecablek eta Prisak onerako, %1,95 galdu zuen Ferrovialek txarrerako.

-BBVA-K (+%0,18) Mexikon den eta hipoteka etxe handiena bereganatu du, 308 milioi eurotan. Bilbon egoitza duen bankuak, Mexikon ikusten ditu irabazi aukera handienak eta, Brasildik ihes egin ondoren, Mexikoko apustua indartu du. Bere etsai tradizionalak, Santanderrek (+%0,62), Mexiko nahiz Brasilen apustu handiak ditu. Brasilen duen apustua orekatzeko balioko dio, noski, Erresuma Batuko Abbey bereganatzeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.