BURTSA. Bush datorrela

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko irailaren 19a
00:00
Entzun
George W-k konfiantza berrezartzeko eta finantza merkatuak egonkortzeko ahaleginetan dabilela jakinarazita, ez da harritzekoa atzo ere burtsak jaistea. Bushen esku bagaude... gureak egin du. Banku zentralek milaka milioi bideratuko dituzte finantza sistemara, banku arteko merkatuari ahoz ahokoa egin nahian bezala. Kapital merkatuek bihotza geldirik dute, eta Morgan Stanley (+%8) nahiz Goldman Sachs (+%1,2) arnasgabe lagako dituztela dirudi; inbertsio bankarenak egin du. Gurean, berpiztea izan zuten Bankinter (+%6,03), Ferrovial (+%5,14) edota FCCk (+%4,41). Edurnezurik %0,7 irabazi arren, bi banku handien galerek (%1 pasa BBVAk eta %0,4 Santanderrek) ezinezko bihurtu zuten igoera. 4.082 milioiren akzioak salerosi ziren arren, finantza merkatuek epe laburrean normaltasuna berreskuratzeak ezinezko dirudi. Porrotak baino, bategiteak pilula hobeak izan daitezke, zaintza berezien garaiotan. Bush doktoreak ez gaitzala harrapatu!



Porschek (+%0,03) Volkswagenen (+%26,57) kontrol partaidetza bakarrik ez, osotasuna eskuratuko duen ustea dabil merkatuan. Ondorioz, atzokoa Erosteko Eskaintza Publikoaren (EEP) aurrerapentzat jo daiteke.



Short Selling. AEBetako SEC merkatuen gainbegiraleak lehenengo eta Erresuma Batuko FSAk ondoren, short selling delakoa debekatu dute, finantza enpresen akzioekin bederen. Eragiketa horietan, ez dauzkan akzioak saltzera iristen dira inbertsiogileak, merkatuko direlakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.