BURTSA. Danborrada bankuetatik

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
San Sebastian eguna danborra joz ospatu zuten atzo burtsa indizeek, bankuen gainean eroso jesarrita. Danbatekoa izan zen finantza sektorearentzat, eta erritmo bizian galdu zuten balioa bankuetako akzioek. Emaitza kaskarrak zirela medio, zuzendari Royal Bank of Scotland izan zen: bere balioaren bi heren galdu zituen. Gertuago, %5na pasa galdu zuten Banesto eta Sabadell danbor jotzaileek, %4na pasa Bankinter, Popular eta Santanderrek eta %3,55 BBVAk. Edurnezurik %0,2 irabazi zuen, martxa egokian, danborradaren ikusle soil gisa agertuz. Espainiako erresumaren rating edo kaudimen kalifikazioa jaistea erabaki du S&P rating etxeak eta kaskarintzat jo dute espainiarrek, kaudimen gorena adierazten duen AAAtik koska bat behera kokatu baititu. Euskal erakundeei ere zuzen zuzenean eragingo die gainera, jaitsiera horrek, dependentziaren ondorioz. 1.746 milioiren salerosketa ez da handiegia eta Mapfre (-%10,2) izan zen bere lerrotik gehien mugitu zena.



FCC (%0,38) izan zen zenbaki berde beltzei eusten asmatu zuen apurretako bat. Fitch agentziak eraikuntza sektoreari buruzko ikuspuntu negatiboa plazaratu arren, Citigroupeko analistek FCCren gaineko gomendioahobetu dute: saltzekotik mantentzekora.



Erresuma Batuko bigarren erreskate planak eta hango bankuen emaitza kaskarrek Europa osokoak kutsatu zituzten: Hexagonoan, SocGen (-%10,25), Credit Agricole (-%6,47) edo BNP Paribas (-%5.71) eta haratago Deutsche (-%10,59) edo ING (-%8,39).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.