BURTSA. Deutsche krank

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Gaixo dago Deutsche Bank (-%9), Alemaniako banku nagusia: hiruhileko bakarrean 4.800 milioiren galerak pilatu ditu eta 2008a galerekin amaituko du (ez txikiak gainera, 3.900 milioirenak) 50 urtean lehen aldiz. Zor eta akzio azoketan egin apustu ustelek eragin dute, nagusiki, galera. Gaitz horrek finantza sektorea kutsatzea ez da harritzekoa eta Ibex-35 %4 pasa jaitsi bazen, Santander (-%7,72) eta BBVA (-%6,1) izan ziren horren eragile nagusi. Gamesak ere %7 pasako galera izan zuen, eta %6na pasakoa Ferrovialek eta Abengoak ere. Edurnezuri (-%3,33) ere kutsatu zuen atzoko birusak, eta 2.740 milioiko salerosketa izan zen gainera, txerto egun jendetsuei dagokien lez: 717 milioi Santanderren akzioetan mugitu ziren, 312 BBVArenetan. Txikizkarien salmenten datu kaskarrek Wall Street ere ondoezik laga zutenez, gurutze gorri astun batenpean doa akzio azoken kalbarioa. Gesundheit (osasuna) opatzea ez du nahikoa izango; EBZ ere beharko du.



Grezia. Greziaren rating edo kaudimen kalifikazioa jaistea erabaki du S&P agentziak. Lehen A zen eta A- izango da orain, kaudimen maila gorena adierazten duen AAA mailatik bost koska beherago. Zor publiko eta pribatu altuagatik hartu du S&Pk erabakia, joera negatiboan jarri eta bost egunera. Alemaniak, Frantziak eta, oraingoz, Espainiak ere AAA mailari eusten dioten arren, OCDEk epe laburrean Eurogunerako dituen aurreikuspen kaskarrek zor publikoaren jaulkipena garestitzea eragin dezakete. Euroa ahuldu zuen, S&Pren erabakiak, dolarrarekiko trukean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.