BURTSA. Ehortzi nahi ez

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Arafat hil delarik, burtsa ere indarrak ahituta ageri zen, baina Bilbao-2000 indizeak ez du nahibera ehortz dezaten. Ez Jerusalemen, ez inon. Atzo ere eutsi zion goiari eta mugimendua Mukata inguruan bestekoa izan zen: Ibex-35eko akzioen 2.850 milioi euro pasa salerosi ziren, nagusiki Santanderren (+%2,23) 844 milioi mugitu zirelako (ia Edurnezuriren 871 milioien pare). Botin egitear den kapital hedatzearekin, lehendik handi zena erraldoi bihurtuko da. Igoeraren arrazoitzat Wall Streeten baikortasuna ere aipatu beharko, nahiz eta, orokorrean, igoera txikiak izan. %1na pasa irabazi zutenak Abertis, FCC, Ferrovial, Indra, Sogecable eta blue chip bat, Repsol-YPF (+%1,16) izan ziren. Brufau presidenteak bat-egiteen aukerak baztertzeak mesede egin zion kotizazioari. Gamesa (-%1,08) eta BBVAk (-%0,97) gidatu zituzten zenbaki gorriak.

-Telefonicak (-%0,08) aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan 2.117 milioi euro irabazi ditu, iaz epe berean baino %5,1 gehiago. Eta hori, enplegu erregulaziorako 670 milioi euro bideratuta. Osasun ona du Edurnezurik, baina Moviles (+%0,11) ipotxa du harribitxi eta lehiak estu hartuta dabiltza. Hala ere, akzioa 13 eurotan da eta duela lau urte eta erdi 28 eurotan erosi zuenik bada inguruotan. Horratx askoren San Martineko txerria.

-negrita: «Testua».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.