Euskal zinemaren antza du (euskal) burtsak: inork ez daki zinez oraindik bizi den edo gure irudimen hutsak bizi duen. AEBetako erreskate plana hezurmamituko den edo ez, hor dago gakoa munduko akzio azokentzat. Zapatero presidenteak John Wayne zirudien Espainiako finantza sistema munduko sendoena dela esaterakoan; gure iruditerian Anjel Alkainen antz handiagoa du. Hala ere, bi banku handiak lau antzean mugitu ziren presidentearen aipamenak aipamen eta Bankinter (+%2,96) soilik nabarmendu zen gorantz. 2.682 milioiren salerosketa izan zen, burtsak bizi duen noraezaren adierazgarri. Sacyrrek %7 galdu zuen eta Renovablesek %4 irabazi. Edurnezurik (-%3,73) Europako SMSen merkatzeko egitasmoa pairatuko zuen, ziurrenera. Oraingoz, bigarren mailako paper asko ikusten da eta protagonista izan daitezken rol gutxi. Eta zineman ohikoa den lez, AEBetakoaren itzalean. Eta, bitartean, euriborra, izarretara begira.
Telefonica. Dibidenduak bizi dira, enbatak enbata. Edurnezurik azaroak 12rako iragarri du akzioko 0,5 euroko dibidendua. Urriak 10erako iragarri du BBVAk (-%0,17) berea, akzioko 0,167 eurokoa. Likideziak gaur duen balioarekin, aipagarria.
Bancaja. Valentziako aurrezki kutxaren kaudimen rating-a jaitsi du S&P agentziak, A- mailaraino. Bigarren aldia da, uztailetik hona, hori egiten duena. Sustapen eta higiezinen salmenta zailtasunak medio, hainbat aurrezki kutxa eta bankuk kalteak jaso ditzakete.
BURTSA. Euskal zineman
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu