BURTSA. Ez osasun, ez sari

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako Gabonetako loteria eguna atzo, eta burtsan sari nahiz osasun gutxi. AEBetan ere langabezia kezka iturri da, eta Detroiteko erraldoienak ez dira arazo bakarrak. %1,83 galduz 9.100 puntuz azpitik kokatu da Ibex-35 eta blue chip-etan Gordo-rik ez tokatzeaz gain, hiru akziok ez beste guztiek izan zituzten galerak Wall Streeten hasiera txarra lagun: Criteria, Enagas eta Iberia izan ziren %2na pasako igoerekin sarituak. Gainontzekoek, galerak eta osasun eskasa oro har. Bategitear egon litezken Cintra (-%6,82) filiala eta Ferrovial (-%4,76) akziodun nagusiaz gain, %3na pasako galerak izan zituzten FCC, Mapfre, Bankinter eta Santanderrek; Madoff birusaren emaitzak oraindik erabat ezagunak ez balira lez. Dena den, 1.128 milioiren salerosketa baino ez zen izan Ibex-35eko akzioetan eta, salerosketa bolumen horrekin, emaitzen fidagarritasuna bera ere ez da zuzenean egindako zozketena. Burtsaren osasuna, ordea, zalantzazkoa da.



Irlanda. Herrialdeko hiru banku nagusien berezko baliabideak indartzeko erabakia hartu du Irlandak, 5.500 milioi hortara bideratuko dituelarik. Espainiako Bankuak, zeharka bada ere, gauza bera egin nahi du aurrezki kutxen lan ekintza murriztuz.



Ferrovial. Autobideen hustiaketarako 1998an Cintra filiala sortu eta burtsaratu ondoren, berriro ere bi enpresak bat egitea aztertzen ari da Ferrovial akziodun nagusia, CNMVri jakinarazi dionez. Txikizkarien mesede ez da noski izanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.