BURTSA. Harri Madarikatua

joxerra senar
2005eko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Ingalaterrako Carlisle herriak uholdeak, aheria kasuak, langabezia handia eta tokiko futbol taldea mailatik jaistea jasan du. 1525ean madarikazio baten grabatua duen Harri Madarikatuari leporatzen dizkiote gaitzok herritarrek. Uri Geller mentalistak berezerbitzuak eskaini ditu madarikazioarekin amaitzeko. Laster, burtsek ere Gellerren zerbitzuak beharko dituzte petrolio beltzaren prezio eromenarekin amaitzeko: atzo, Brent upelak 54 dolarrak gainditu zituen. Inbertsiogileek ezin diote muzin egin datu horri. EBZk berriro errepikatu du petrolioa Euroguneko hazkunde ahula mehatxatzen ari dela. Euro sendoak (1,334 dolar) inflazioa kontrolatzen lagun dezake, baina europarren lehiakortasuna pattaldu dezake. Ibex-35ek %0,74 galdu zuen. 2.890 milioi euro salerosi ziren. Repsol YPFri (+0,14) mesede egin dio petrolioaren igoerak; Iberiari (-%2,25), aldiz, ez.

-Sogecable: Ibex-35ean atzo zenbaki gorriak ziren nagusi. Edo doi-doi irabaziak lortzea. Batek ezik: Sogecablek. Astelehenean interneten zabaldu zen ostiralean Espainiako Ministroen Kontseiluak irekian emititzeko baimena emango diola Canal+ telebista kateari. Ez da espero PSOEk Polancoren Sogecable-Prisa zigortuko duenik. Ondorioz, publizitate sarrerak handituko lituzke. Zurrumurruen eraginpean, %1,96 irabazi zuen atzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.