BURTSA. Iluntasunean argia

joxerra senar
2009ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Finantzen eta krisiaren iluntasunaren gain, egunero zutabe honetan zein Euskadi Irratian argia igortzen duenari eman zioten atzo Argia saria. Bejondeiola! Argi gutxi dago, baina, uneotan akzioen merkatuan. Estatu Batuetako ekonomiak iazko azken hiruhilekoan izandako atzerakada ikusgarriak (%3,8, azken 26 urteetako handiena) burua altxatu ezinik utzi zituen burtsak. Munduko kontsumitzaile konpultsiboena depresioak jota badago, berdin burtsak ere. Ibex-35ak, %0,34 utzi zuen bidean, eta urtarrilean %8,45eko galerak pilatu ditu. Lehendik dator galeren erauntsia, baina. Nork esango zien halakorik inbertsiogileei iaz13.229 puntu zituenean Ibex-35ak. Beharbada argi pixka bat inflazioak ekarri du: Euroguneko inflazioa %1,1ean da eta Espainiakoa %0,8an. Interes tasak jaisteko bidea libre du EBZk. Adi ordea, deflazioa gero eta gertuago dagoelako. Europako kontsumitzailea ere depresioak jota al dago?



Exxon Mobil. Krisia, zer krisi? Irabazleak eta galtzaileak beti egongo direlako, Exxon Mobil taldeak (+%2,2) iaz 45.200 milioi dolar irabazi zituen. Bai, 45.200 milioi dolar. Petrolioaren amiltzea nabaritu du, eta azken hiruhilekoan 7.800 milioi irabazi zituen soilik.



Popular. Banku batzuk, betiko legez, irabaziekin jarraitzen dute. Banco Popularrek (-%1,65)1.052 milioi dolar irabazi zituen iaz. Etor daitekeen erautsiari aurre egiteko, borondatez 189 milioi bideratu zituen horniduretara, eta aurten bide horretatik jarraituko duela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.