Basurtun txirringa hartu eta Kobetas onik pasa ezinda dabiltza indizeak; ezinean. Krisi hotsak gogor jotzen du eta tranpaldoan finantza erakundeak daude berriz ere, Citigroupen (-%3,43) azken berrien arabera oraingoan. Egoerak berak behartu ditzake zenbait aurrezki kutxa nahiz banku bat egin eta elkarrekin abestera, Espainiako bankuak dioenez. Atzoko aldapa, Kobetamendira adinakoa zen: gerokoen epemuga eguna zen, hilabeteko hirugarren barikua eta horrek aldakortasun handia eragin zuen. Beherako aldakortasuna, bistan denez. Kobetasonikeko rock and rollak belarriak bezain gogor jotzen du petrolioaren prezioak gure indizeen bidea. Eta EBZk zerbitzu sektorearen inflazioa salatu du, balizko interes tasen igoeren erantzule bila. Zor korporatiboak balioa galtzen jarraitzen du, eta interes tasen igoera (etorkizuneko mozkinen kalte) hemen da. %1,37ko galera Ibex-35ean, 12.500 puntuei agur eta 4.000 milioitik gorako salerosketarekin. Gabon Bilbo!
Vocento. Vocentoren (-%3,3) zuzendaritza ez dago egonean: Telecincon (-%1,8) zuen %13ko partaidetzatik %1,89 saldu duela jakinarazi berri du, eta %6 gehigarri bat akziodunen artean banatuko du dibidendu gisa. Majo argaldu ostean, baina.
Mapfre . Atzo galerak saihestea lortu zuten akzio apurrak,hedapen bizian dabilen Mapfre (+%0,94) eta maximotik bere balioaren ia erdia galdua duen FCC (+%2,09) izan ziren. Aseguru etxeak dibertsifikazio geografikoa nahi du, eraikuntzakoak sektorekakoa.
BURTSA. Kobetas onik pasa ezin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu