BURTSA. Lasaitasun laranja

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2006ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Euskaltelek denboraldiko lehen garaipenarekin lasaitua hartu duen bezala, Endesak (+%1,8) ere mila milioiko bermea jarri eta, momentuz, geldiarazi du Gas Naturalen (+%0,17) EEP eta, zeharka, baita E.On-ena ere. Talde laranjaren lasaitasun bera, akaso. Langabezia, inflazioa eta produkzio industrialean gorabehera txikiak agertu zituzten atzoko adierazle makroekonomikoek eta, hortaz, lasaitasuna nagusi izan zen akzio merkatuan. 2.469 milioiren akzioak mugitu arren, Repsol-YPF (-%1,53) izan zen blue chip kolpatuena eta, zenbaki gorriak nagusitu arren, Inditexek soilik gainditu zuen %2 pasako galeren marra. Galera txikiak, %1na pasakoak, Gamesa, Cintra, Sabadell edo Fenosara hedatu arren, zenbaki gorriek indar gehiegirik ez zuten izan, laranja itxura hartzeraino. Dena den, Seguran bezain ziur sentitzen dena Endesa da, Eurostoxx-50 indizeko emaitza onena lortu baitzuen.

- RENTA CORPORACIONEN akzioak gaur salerosiko dira lehenengoz Espainiako burtsan. Akzioko 29 euroko prezioa finkatu da inbertsiogile txikientzat eta izan duen gain-eskaria ikusita, igoerak espero litezke.

- ZELTIAK (-%0,61) Aplidin botikarekin minbizia ikertzen aurrerapenak egin dituela dio. Puleva Biotech (-%1,03) enpresak, aldiz, burtsaratu zeneko salmenta aurreikuspenak heren batera murriztu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.