BURTSA. Leherketarik ez

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urriaren 31
00:00
Entzun
Inori egiten al diote mesede atzo Iruñean edo aurreko egunetan burtsan izandako leherketek? Zaila da sinesten. Itzelezko aldakortasunak urduritasuna eta mesfidantza baino ez ditu eragiten; arautze eta legedi aldaketak beharko dira ziurrenik, gauzak onbideratzeko. Atzo burtsan ez zen leherketarik izan, zorionez. %2ko igoera baino ez. Tecnicas Reunidas (+%11,27) edo %8na igo ziren Renovables eta Gamesa, dotore jardun ziren. Zauritu larriena Grifols (-%10,71) izan zen mozkina %43 handitu arren. Eta zauritu arinetan bi aipatu behar: %1na pasa galdu zuten Bankinter eta Fenosa baino ez. Banku handietan, %4 eta %3 pasa irabazi zuten, hurrenez hurren, BBVAk eta Santanderrek; dibidenduak eta mozkinak esperotako bidetik doazelako, ziurrenera. AEBetako ekonomia atzeraldirantz gerturatzen ari dela, familien erreskatea eta langile doikuntzak dira berri nagusi (zazpi mila American Express bankuan). Tamalez, zaharrak berri.



Eroski. Constan Dacosta Eroskiren buruak, prezio lehia saihesteko deia egin die lehiakideei. Konkurrentzia lar gogortzeak kalte egingo liekelako sektoreko guztiei. Lehia Auzitegiak aztertzeko moduko esanak dira, «guztiok irabaztea» esaten duenean, banatzaile guztiok irabazteaz ari baita Dacosta. Alegia, kontsumitzaileen bizkar ez ohiko mozkinak eskuratzeaz, nolabait esatearren. Demagun gasolina banatzaileen buruak beste horrenbeste diola: «Gasolina banatzaileok, zertarako jaitsi erregaiaren prezioa guztiok irabaz badezakegu?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.