BURTSA. Limusinan etorriak

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Errege Magoak Bilbora limusinan iritsitako egunean, burtsan opariak bailiran ugaldu ziren salerosketak. 2009 indartsu hasi dute indizeek eta, 2008ko ikatzaren ordain, eraikuntza sektorea saritu zuten batipat: %8 pasa igo zen Ferrovial, %7 pasa Sacyr eta %6na pasa FCC nahiz ACS. Mugitutako eurotan errege izan ohi diren blue chip-ak ere portatu ziren, 400na milioi pasa mugituz Edurnezuri (+%0,8) eta Santander (+%2,14), 229 milioi mugituz BBVA (+1,88). Guztira 1.979 milioi izan ziren, oporrez haratagoko salerosketa normaldua edo. Bi egunen ostean ia %5 irabazteak, ordea, zer pentsa ematen du: petrolioa garestitzen ari da Ekialde Hurbileko eta Ukrainako tensioak lagun; KPI azken 10 urteotako baxuena da, baina eskari ahulak ere zeresana badu horretan. Eta etxebizitzen prezioa Hegoaldeko hiriburuetan nahiz Espainiakoetan %6 pasa jaitsi da, aurrikuspenengatik. Limusinan etorritako mozkinak, errazegi, arinegi iritsi ote diren...



Calyon. Credit Agricolen (+%0,81) filial den Calyonek, akzioko 30 euroan erosi dio, Colonial (+%6,67) zordunari, FCCren (+%6,25) %3,4ko partaidetza. 25,15 euroan kokatu zen azken horren kotizazioa. SFLren %7,25 ere bereganatu du Calyonek, Colonialen zorren ordain.



Ferrovial eta Cintra. Ferrovial (+%7,33) eta Cintrak (%4,25) bat egitea erabaki du Del Pino familiak, bietan akziodun nagusi denak. Horrezaz gain, bi mila milioi euroko inbertsioa egingo dute elkarrekin Polonian, autobide bat eraikitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.