BURTSA. Logika makiavelikoa

joxerra senar
2009ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Atzoko elur ekaitzaren modura, albiste ekonomiko txarren ekaitza jasan zuten merkatuek. Adibidez, urtarrilean Estatu Batuetan 598.000 lanpostu galdu zirela eta hamahiru hilabetez jarraian gora egin duela langabeziak jakin zen. Uneotan langabezia tasa %7,6ra iritsi da, eta ez da baztertzen %10etik gora jartzea. Gehitu horri Alemania bateratuz geroztik industria produkzioaren jaitsiera handiena izan zutela abenduan (%4,6koa) eta urtebetean %12 egin duela behera. Hala eta guztiz ere, New Yorkeko burtsaren goranzko joerak bultzatuta, igoera handiak izan zituzten Europako burtsek. Batzuetan, nekeza da akzioen azokaren logika ulertzea. Azalpen modura aipatu da AEBetako langabeziaren datu benetan txarrek Senatua Obamaren erreskate plana onartzera bultzatuko duela. Benetan makiavelikoa! Senatariek datuak kontuan hartuko dituzten edo ez jakin gabe, Ibex-35ak pagotxa baliatu eta %1,24 egin zuen gora. EuroStoxx-50, berriz, %1,9 igo zen.



Toyota.Japonian urte fiskala martxoan amaitzen da, eta munduko autogile handienak (+%1,64) jada iragarri du uste baino hiru bider galera handiagoak izatea espero duela: 3.800 milioi eurokoak. Bere lehen urte arteko galerak izango dira.



British Airways. Galerak sektore guztietara hedatu dira. Aire konpainiek ere zurrunbiloei egin behar diete aurre. British Airways(-%6,7) iaz 9 hilabetean 1.000 milioi euro irabazi zituen, eta orain 80 milioi euro galdu ditu, eta egoerak okerrera egingo duela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.