Apal dabil Ibex-35, Del Olmo baino apalago. Mugimendu txikiak dabilzki, lotsatuta, blokeatuta balego bezala. Atzo 27 puntu irabazi zituen eta Telefonicari (+%0,77) zor dizkio erdiak. 1.266 milioi euroren salerosketa baino ez zen izan eta aldaketa handirik ez. Berri (on) gutxi lagun, mugimendu handiak desblokeatu ezinik dabiltza akzio asko eta, beraz, saltzaileen kontu korronteak. %1na pasa irabazten ausartu ziren bakarrak Arcelor, Iberia eta Prisa izan ziren. Edurnezurik bezala, Gas Natural eta Enagasek ere %0,7na pasa irabazi zuten.
Ibex-35 indizeko sei akziok baino ez zituzten galerak izan eta handienak ere, txikiak (%0,6 galdu zuen Ferrovialek). Datorren astean AEBetako Barne Produktu Gordina bezalako datu esanguratsuak jakinaraziko dira eta, akaso, orduan biziberrituko dira indizeak; gorako nahiz beherako bideetan.
-Iberdrolak (+%0,47) 282 milioi euro irabazi ditu aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan, iaz epe berean baino %13 gehiago. Emaitza espero baino hobea da, salmentak %3 soilik hazita lortu baita. Produkzio nuklear eta eolikoa hazi dira gehien epe horretan. Egun, Gardoki kalekoen produkzioaren erdiakur eta haizean du jatorria eta %14 jatorri nuklearrekoa da. Argindar sektoreak indizeak baino bilakaera hobea izan du aurten burtsan.
-negrita Testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua
BURTSA. Lotsa desblokeatu ezinik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu