Iban Mayok Armstrongen maiorazgorantz bidea nola, hala hartu du inflazioak petrolioaren oinordekotza kezka iturrien artean. Maiatzean Espainiako urtearteko KPI %3,4 hazi da: argi laranja baino gehiago, gorria pizteko datua. Burtsa bederen gorri esnatu eta oheratu zen. Erregaiak prezioei kalte egin die eta horrek lan merkatuan eta Espainiako enpresen konkurrentziatasunean du eragin zuzena. Kalterako, noski. Euskaltelen sasoiagatik edo, Credit Suisse bankuko analistek Edurnezuri (-% 0,74) eta Moviles (-%0,34) bere ipotxez ikuspegia txartu egin dute eta atzo igarri zuten kotizazioan. Iberia (-%2,59) eta Zeltia (-%1,59) izan ziren eguneko beste bi galtzaileak eta FCC eta Inditexek baino ez zuten lortu, %1na pasaz, igoera duin bat egitea. Salerosketa oso baxutik joan zen, 990 milioirena baino ez Ibex-35eko akzioen artean. Uztaila iristeko irrikan daude.
-Ronald Reagan AEBetako presidentearen heriotzagatik Wall Street itxita izan zen atzo. Toshackek «No comment» esango zukeen arren, munduko burtsarik handienaren erreferentziarik gabe, galduta ibili ziren Europako indizeak.
-Putin Errusiako presidenteak bankuekin arazoak ditu. Herrialde horretan bankuen krisi zabala gerta daiteken susmoa dabil. Kaosa eragingo luke, zalantzarik gabe.
BURTSA. Mayo maiorazgorantz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu