BURTSA. Melaminak kutsatuta

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Salmenta jasak mela-mela eginda, minez da burtsa; melaminaz kutsatu balute lez. Txinan ez bezala, ez dute inor zigortzera hilko. Baina txerritxo askoren mitxelin eta gantzak historia dira jada. Urte osoko San Martin bizi dugu. Atzo Wall Streetek ere lagundu ez zuelako baina, oro har, milaka akziodun txiki dira galerak jasan dituztenak. Edurnezurik (-%1,42) bi banku handienek elkarrekin baino gehiago balio du; finantza sektorea kutsatutako hipoteka esne ugari edanda dago eta Bankinterrek (-%0,64) atzoko mozkinetan erakutsi lez, larrialdien gelan jarraitzen du. 1.965 milioiren salerosketa izan zen; kopuru polita baina, Ibex-35 (-%0,87) 8.200 puntuen langaz azpitik dabil. AEBetako berri makroekonomiko nahiz mikroekonomikoek (bost mila lagun kaleratuko omen ditu Microsoftek) argi laga zuten presidentea aldatze hutsak ez dituela gauzak berez hobetzen. Kutsatua dagoenak (eta asko dira), denbora ere beharko du osatzeko.



Caixa. Caixa Catalunyak abian jarri du bere web orriaren bidez 3.000 etxebizitzaren salmenta. Hasierako prezioarekiko %30 arteko beherapenekin, jarri ere. Etxebizitzek burtsan kotizatuko balute, inork ez luke jaisten ari direnik ukatuko.



Ferrovial. Cintraren (-%8,9) danbatekoaren harira, bada analisi teknikoa erabiltzen duenik. Sakonean, alta, Ferrovial (-%1,47) bere akziodun nagusiarekin bat egiteko aukera dago. Finean, beste inork erosteko aukera ezabatzen du. Eta trafikoa ere, kontra du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.