BURTSA

BURTSA. Pariserat banüazü

Iker Aranburu.
2003ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Etxahun Iruriren Zuberoako baserritarraren bidetik, egunotan askok jo dute Parisera bizimodua irabaztera. Frantziako hiriburuan izan da Mariano oinordekoa, Chiracek behingoz ezagutu dezan; hara joan dira Beloki anaiak ere, okin lanak egitera; eta Parisen daude beren bizimodua ez ezik, guztiona hobetzeko ametsa duten Gizarte Foroko parte-hartzaileak. Eta inbertsiogileek ere Parisera jo zuten atzo: CAC-40ak izan zuen Europako burtsen artean gorakadarik handiena (+%1,06), AEBetan kaleratutako datu onak bultzatuta. Horien artean, Michigango Unibertsitateak kontsumitzaileen indizea nabarmendu du, 93,5 puntura heldu baita 91,3 espero ziren. Paris izan da, ordea, ekonomiaren suspertzeak lagunduta urteko maila gorenera iritsi ez den kontinenteko merkatu handi bakarra. Ibexek %20,82 irabazi du azken urtean eta jada 7.293,80 puntuan dago.

-CAF trengilearen (%0,0) bagoia urrun iritsi nahian dabil. Urteko lehen bederatzi hilabeteotan 6,7 milioi euro irabazi ditu, iaz epe berean baino %4,4 gehiago. Negozioa %25,12 hazi da.

-AZKAR garraio enpresari (-%0,02) 13 zenbakiak zortea ematen dio: 13,7 milioi euro irabazi ditu 2003ko lehen hiru hiruhilekoetan (+%13), eta %13 handitu dira bere kamioien zerbitzuak ere (8,5 milioi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.