BURTSA. Real-politik

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko urriaren 8a
00:00
Entzun
Kapitala hedatzea aukera bat edo behar bat izan liteke. Realak agian ezinbestean egin beharko du, burtsako beste edozein enpresari gerta dakiokeen lez. Mozkinak izan ezean... kasu! Momentuz mozkin txikiagoak aurreikusten ditu burtsak bertako enpresentzat eta, beraz, jaitsierak nagusi. Kapitala hedatu beharrean enpresa gutxi ditugu gurean. AEBetako enplegatu kopuruak behera egin du, ordea, irailean, azken bi urteetan lehen aldiz eta inbentarioek, berriz, gora. Biak ere berri txarrak, indizeak gorritzeko lain. 2.679 milioiren salerosketarekin, Gamesa (-%1,94) izan zen Ibex-35eko (-%0,17) gorri-txuriurdinena. Endesa (-%1,59), ordea, indizeari puntu gehien galarazi zizkiona, ia 10 puntu (galdutako 18,5etik). Europan Gas Naturalen (-%0,29) Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) aztertu nahi duenik bada. Aukera errealista, egia esan.

-Volkswagenen(+%0,28) ura eta sua (Porsche) belaunetik behera mantendu nahian dabiltza. Piech presidentea egotzi nahi du gainbegirale kontseiluak. Lehendik zuen %10,26ko partaidetza, %20ra igo nahi du Porschek.

-Iberiak(+%1,4) 1.500 eta 2.500 lanpostu murriztuko ditu hiru urtetan. Burtsak oniritzia eman dio, iaz 24.667 langilerekin amaitu zuen konpainian langilegoa murrizteari. Petrolioaren zeharkalteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.