Amaigabeak egin zaizkien une latz, iragarpen faltsu eta zurrumurruen ostean, Simona Pari eta Simona Torretta italiarrek azkenean aske daudela diote. Aldeak alde, burtsek petrolioari buruz ezin esangauza bera , baina atzo aurreko egunetako menpekotasunari ihes egin ahal izan zioten. Nahiz eta bederatzigarren egunez gora egin, eta Texas upelak eta Brentak marka historikoak lortu, burtsan ez da beti 2+2=4.Irabaziak ere ez ziren handiak izan, baina astelehenean galdutakoaren zati bat berreskuratu ahal izan zuten. Ibex-35 izan zen gehien igo zen kotizazioa, eta 8.000 puntuen atarian geratu zen. Petrolio garestiaren garaiotan, Repsol-YPF izan zen sarituena (+%3,2). Alfonso Cortina Argentinan da, eta Kirchnerri esportazioei zerga kentzeko eskatu zioen. Amadeus %2,76 igo zen, geroz eta gertuago ikusten baita funts pribatuak bere kapitalean sartuko diren eguna.
-Motorolak atzo iragarri zuen 88.000 langiletik mila kaleratuko dituela. Kostuak murriztu eta jarduerak negozio nagusian biltzeko egitasmoaren barruan dago. Atzo, 20:30etan, %1,31 galtzen ari zen.
-EMAP (-%1,5) Erresuma Batuko bigarren aldizkari editore handienak Frantziako merkatuan zailtasunak dituen arren, salmentak %2 hazi dira eta publizitateak ere %3 gora egin du.
BURTSA. Simonek dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu