BURTSA. Udaberri, zaharrak berri

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Joera ahula erakutsi du gure indizeak azken aldian eta udaberriko lehen salerosketa egunak ez zuen ezer aldatu. Erreserba Federalak gaur interes tasak %0,25 igotzea ziurtzat jotzen da; EBZ ez dago pozik Egonkortasun eta Hazkunde Planaren nondik norakoaz eta BBVA (-%2,38) Italiako BNL Erosteko Eskaintza Publikoz (EEP) bereganatzekotan ei da. Saltzeko aitzakiak errazago topatu zituen atzo diruak, erosteko baino.

Jaitsiera azken orduetan lurmendu zen ordea, Wall Streeten udaberria negu amaieraren antzekoa zihoala ikusita. 2.082 milioiren akzioak mugitu ziren, ohiko merkatuan eta Ibex-35ean. Moviles ipotxak, Telecinco eta Enagas %1na pasa jaitsi ziren. Santander (-%0,64) ere burumakur agertu zen, Fenosan (+%2,97) duen partaidetza saltzekotan dabilenik ukatuz. Fenosa berarekin batera, Metrovacesa (+%2,87) izan zen urtaro berria ongien hasi zuena.

-Euroguneak moneta batasuna baina zatiketa politikoa hezurmamitzen dituen bi adibide izan ziren atzo: batetik, Egonkortasun eta Hazkunde Planaren bertsio malgu bezain nahasia hitzartu zuen Ekofinek. Aldi berean, BBVA Italian banku bat bereganatzeko nahian agertzeak nazionalismoan oinarritutako aurkako jarrerak piztu ditu Italian. Europa hau dugu AEBen aurrean. Eta euroa, 1,33tik 1,315 dolarrera jaitsi zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.