BURTSA. Zikloitik ihesi

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Zikloia Bilbora iritsi aurretik itxi zuen burtsak atzoko eguna. Hala hobe. Astean %5 galarazi dion berezko zikloia, nahikoa buruko min izan baitu. 8.100 puntuen langatik gora amaitu zuen eguna Ibex-35 indizeak eta saioko azken orduetan gorantz eginez gainera. Obama presidenteak energia berriztagarriak aipatzeak Renovables (+%4,5) moduko enpresei mesede egin die; aldiz, atzo Endesa (+%5,33) izan zen egun oskarbiena bizi izan zuena eta Gardoki kalekoak, Iberdrolak (+%1,5) ere, txarra ez. Tamalez, presio baxuak nabariak izan ziren salerosketan: 1.790 milioi; irabaziak sendotuko badira, hori baino salerosketa presio altuagoa beharko da. Popular, Telecinco nahiz Enagasek %3na pasa galdu zuten euri artean, eta horixe irabazi zuen Cintrak (+%3,72), azken aldiko kontrako ufadei aurre eginez. Edurnezuri (+%0,76) ere moldatu zen, lar busti barik, Wall Streeten hasiera epela lagun. Oso berri txarrik ez egotea, arras berri ona baita egun.



ING bankuko analisten arabera, Frantziaren AAA kaudimen kalifikazioa ere kolokan egon liteke. Aste honetan S&P rating etxeak Espainiarena koska bat beheratu ondoren (AAAtik AA+ mailara), INGren ustez, zorpetzea handitu beharko du Frantziak ekonomia geldotzeak zerga bilketa moteldu ahala. CAC-40 indizeak %0,71 baino ez zuen galdu, ahatik. Dena den, Lafarge eta BNP Paribas %7na pasa jaitsi ziren eta Axa aseguru etxea nahiz Societe Generale bankua %6na pasa. GDF-Suez (+%3,32) izan zen irabazietan nabarmendu zena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.