Burtsek hotz hartu dute akordioa, baina arrisku primek beherantz jarraitzen dute

2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Euroguneak Greziari bigarren erreskatea eman ziola jakin berritan ireki ziren finantza merkatuak Europan. Harrera beroa espero zutenek huts egin zute nabarmen, inbertitzaileen artean ere planaren bideragarritasunari buruzko kezkak ziurtasunak baino handiagoak direlako. Ondorioz, burtsek puntu erdi inguru galdu zuten, bankuen jaitsieraren eraginez, besteak beste.

Baina ondorio onik ere izan du Bruselako akordioak. Azken egunotan beherantz egin du berriro eurogunean larri dabiltzan herrialdeen arrisku sariak, Greziari buruzko akordioak denbora ematen baitie besteei egoera konpontzen hasteko. Italiaren hamar urteko bonua %5,4an salerosten da, eta %5,1ean Espainiarena, %7ko mugatik urruti. Espainiak berak azken bi urteko preziorik merkeenean saldu zuen atzo epe motzeko zorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.