Burtsen egoera ahula dela ukatu du NDFk

Abian jarritako neurriak fruituak ematen hasi direla adierazi du Hausler NDFko ordezkariak

Erredakzioa
2003ko irailaren 10a
00:00
Entzun
2000. urtean burtsa burbuilak eztanda egin zuenetik balio merkatuek izan duten ahultasunak atzera egin duela adierazi zuen atzo Nazioarteko Diru Funtsak Parisen. NDFk sei hilean behin aurkeztu ohi duen munduko finantza egonkortasunari buruzko txostenaren aurkezpenean, egoerari aurre egiteko hartutako neurriak egokiak izan direla esan zuen Gerd Hausler NDFko ordezkariak. «Egin behar izan diren berregituratzeak fruituak ematen hasi dira». Hauslerrek interes tasen txikitzea ere azpimarratu zuen.

Obligazio eta nazioarteko finantza merkatuen bizitasuna susperraldiaren erakusgarri izan dela adierazi zuen Hauslerrek. Halaber, burtsek burbuilaren eztandari aurre egin diotela gaineratu zuen Hauslerrek.

Alabaina, burtsek bi arrisku nagusi dituztela aditzera eman zuen Hauslerrek.Herrialde nagusienetako defizitaren eta inflazioaren hazkundeak inbertsoreengan sor dezaketen egonezinak, obligazioen errendimenduen hazkundean eragin dezake eta Haulerren ustetan hori da arriskutsuena. Era berean, enpresen emaitzak eta ekonomiaren hazkundea espero baino apalagoak balira, ondorio larriak ekar lituzkete finantza merkatuetan. Hauslerren aburuz, horrek susperraldia bertan behera utziko lukeen irabaziak biltzea eragingo luke.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.