espainia

Buruen soldatak ere izoztuta

Raxoi gobernuko presidenteak aurten 78.185 euro irabaziko ditu, iaz Zapaterok bezala. Goi karguen artean gehien CGPJko buruak irabaziko du: 130.000 euro.

2012ko apirilaren 3a
15:02
Entzun

Estatuko funtzionarioei bezala, Espaniako Gobernuak aurten goi kargu instituzionalei ere soldatak izoztuko dizkie, 2012ko aurrekontuetako proiektuan ageri denez.

Mariano Raxoi gobernuko presidenteak 78.185 euro jasoko ditu, aurreko gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok bezala. Honen exekutiboak 2010ean goi karguen soldatak %15 jaistea erabaki zuen. Hala, gobernuko presidentea, kasu, 91.982 euro jasotzetik 78.185 jasotzera pasatu zen iaz. 

Beste soldata batzuk

- Soraya Saenz de Santamaria gobernuko presidenteordeak 73.486 euro irabaziko ditu aurten.
- Ministro bakoitzak 68.981.
- Carlos Divar CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak 130.000.
- CGPJko bokal bakoitzak 112.249.
- Pascual Sala Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak 129.271.
- Auzitegi Goreneko eta Auzitegi Nazionaleko presidenteek 109.779.
- Eduardo Torres Dulce fiskal nagusiak 113.838.

Goi karguetako kostua 206,6 milioi eurokoa izango da auren, iaz baino hamar milioi gutxiagokoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.