George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak adierazi du prest dagoela beste herrialdeekin batera lankidetzan aritzeko krisi ekonomikoa konpondu ahal izateko asmoz. "Denok batera gaude sartuta hemen, eta elkarrekin irtengo dugu", esan du gaur Bushek.
G7ko herrialdeetako Ekonomia ministroekin bilera egin du Washingtonen (AEB), zer pauso eman erabakitzeko -Alemania, AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Japonia eta Kanadak osatzen dute G7-. "Herrialde batek hartutako erabakia beste baten erabakiarekin kontraesanean ez dagoela ziurtatu behar dugu. Behar den guztia egingo dugu, eta munduko ekonomia indartsuagoa izango da ahalegin honen ondorioz".
AEBetako Ordezkarian Ganberak, esaterako, krisiari aurre egin asmoz 700.000 milioi dolarreko salbamendu plana onartu zuen.
Ekonomia
Bushek azaldu du prest dagoela beste herriekin lankidetzan aritzeko krisia dela-eta
"Denok batera gaude sartuta hemen, eta elkarrekin irtengo dugu", esan du Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. G7ko Ekonomia ministroekin batzartu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu