Butanoaren prezioa urriaren 1ean berrikustekoa zen Espainiako Gobernuko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa, baina azkenean ez egitea erabaki du, «kontsumitzaileak babesteko». Hiru hilabetean behin berrikusten dituzte butano bonbonaren prezioak, legeak hala dioelako.
Prezioak bere hartan mantenduko dira, eta kontsumitzaileek ez dute aldaketarik nabarituko ordaintzeko garaian, bakarrik lehengaien eta garraioaren gastuari eragingo baitie aldaketak, eta ez merkaturatzekoari.
Industria Ministerioak emandako arrazoien arabera, berrikustearen eraginez prezioa %9,01 garestituko zen, eta 13,76 eurotik 15 eurora igoko zen prezioa. Ministerioak emandako beste arrazoietako bat, ekain, uztail eta abuztuan lehengaiak izan duen garestitzea izan da, eta «espekulazioaren ondorioz» gertatu dela azaldu dute.
Espainiako Energia Batzordeak Industria Ministerioaren proposamenez, butano bonbonaren prezioa %2,4 jaistea erabaki zuen joan den ekainaren 1ean, eta 14,1 eurotik 13,76ra egin zuen behera prezioak. Adituen arabera, eragin ona izan dezake prezioak bere hartan uzteak KPI Kontsumo Prezioen Indizean.
Butanoaren prezioa, bere hartan urtarrila arte
Prezioak berrikusiko balira, kontsumitzaileek %9,01eko igoera nabarituko lukete euren poltsikoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu