Pferd-Ruggeberg Caballito enpresako zuzendaritzak 6.000 euro ordaindu beharko dizkie 114 langileri, haien greba eskubidea urratu duela erabaki baitu Gasteizko Gizarte Arloko auzitegiak. Epaileen irudiko, Caballitoko kudeatzaileak joan den ekainaren 21ean egin zituen adierazpenak, produkzioaren parte bat Ekialdeko Europara eramateko asmoari buruzkoak, «intimidazio eta koakzio onartezina» dira, grebarekin bat egiten duten langileen aurkako neurriak iragarri zituelako.
Epaiaren arabera, gatazka luze bat indargabetzea zen enpresaren helburu bakarra, lanuztean ez zeudenei lanpostua ziurtatzen zien bitartean produkzioaren murrizketa grebalarien kontra erabiliko baitzuen. Ez da gatazkak iraun duen bitartean Caballitok greba eskubidea urratzeagatik jaso duen kontrako lehenbiziko epaia.Langileen Batzordearen ustez, auzitegiaren erabakiak argi uzten du enpresak gatazka konpontzeko izan duen jarrera eskasa, «grebalariak intimidatzen eta presionatzen».
Caballito zigortu dute berriro auzitegiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu