Donostiako lan arloko epaitegiak hartu du erabakia. Garbitzaileen greba 2012an izan zen, eta ehun egunez baino gehiagoz egon ziren lanera joan gabe.
Salaketan agertzen denez, enpresak grebalariak ordezten zituen legez kontra, eta hala salatu zuen lan ikuskaritzan. Epaian adierazten denez, langileak ordeztea, ELAren askatasun sindikalaren eskubidea urratzea ez ezik, langileen greba eskubidea urratzea ere bada. Gainera, zuzendaritzaren jokabide horren helburua grebalariei "kalte egitea" dela dio.
Iazko uztailean soldatak igotzeko eta lan erreformaren aurka "blindatzeko" akordioa lortu zuten enpresa batzordeak eta zuzendaritzak, hiru hileko grebaren ostean.