Urteko kontratu garrantzitsuenetako bat lortu du CAFek, Txilen. Santiagoko hiriburuko metroarentzat 185 tren egiteko lehiaketa irabazi du Beasaingo bagoi egileak, Frantziako Thales enpresarekin batera. 330 milioi euro jasoko dituzte CAFek eta Thalek, trenak egiteagatik ez ezik, baita material hori mantenimendua egitearen truke.
Bost lehiakide aurkeztu ziren Santiagoko metroaren hedapena lortzeko lehiaketara:. CAF-Thalesez gain, Hyundai-Ansaldo, Hitachi-Mitsubishi, Alston eta Siemens. CAF-Thalesek eskaintza onena aurkeztu zuela nabarmendu du Santiagoko Metroko agintaritzak, eta teknikoki ere onena zela ziurtatu du.
Linea berri horiek milioi bat bidaiari potentzial izango dituzte, eta 28 geltoki eraikiko dituzte.
Aurretik ere Santiagoko metroa hornitu izan du CAFek.