CAFek 4.188 milioi euroko eskaera zerrenda du
BEASAIN. Urtarriletik martxora bitartean 18,9 milioi euro irabazi ditu Beasaingo CAF enpresak, 2008an baino %9 gehiago. Irabaziak ez ezik, eskaerak ere gehitu ditu. Hain zuzen, martxo amaieran 4.188 milioi euroko eskaera zuen, aurreko urtean baino %30 handiagoa. Besteak beste, Turkia, Brasil, India, Saudi Arabia, Eskozia, Italia, Mexikoeta Txilerako ari da trenak egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu