CAFek %5,9 gehiago irabazi du irailera arte
BEASAIN. CAFek 77,665 milioi euro irabazi ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz epe horretan baino %5,9 gehiago. CNMVri bidalitako informazioaren arabera, irailaren 30ean 4.563 milioi euroko eskariak zituen, hamabi hilabete lehenago baino %8,5 gehiago. Houstongo metroari dagozkion 88 milioiko kontratuak kendu ditu hortik, epaile batek adjudikazioa legez kontrakotzat jo baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu