Enpresak

CAFek hazteko estrategian jarraituko du, Alstomek eta Siemensek bat egin duten arren

Andres Arizkorreta presidenteak dio, bat egite hori jarraitzen ari direla, baina horrek ez dituela aldatuko CAFen planak.

CAFen trenetako bat. CAF
xabier martin
2017ko irailaren 28a
08:43
Entzun

Alstomek eta Siemensek Europako tren egile handiena egin berri dute, eta horrek merkatuan ondorio argiak izango dituela aurreikus daiteke. CAF Beasaingo konpainiak, ordea, ez du aldatuko datozen urteetarako onarturik daukan plan estrategikoa, "hazkunde errentagarriaren aldeko apustua", alegia. Hala esan du CAFeko presidente Andres Arizkorretak gaur goizean, Donostian.

Frantziako eta Alemaniako erraldoiek, are konpainia handiagoa egituratuko dute bat egite horren ondorioz, eta Txinako konpainia handiei munduko merkatuan aurre egiteko tresna sortuko dutela jakinarazi dute. Bien artean 15.300 milioi euroko salmentak egiten dituzte. Arizkorretan onartu du bat-egite hori jarraitzen ari direla, eta arduratuta daudela, baina ez kezkatuta. Beasaingo konpainian aspaldian ari ziren aztertzen konpainien ahalezko bat-egiteak, eta merkatuan konzentrazioak gerta daitezkeela ere badakite.

CAFen bada atal bat "ahalezko bat egiteak aztertzen dituena", eta alor horietako adituen estrategia ez da ezertan aldatu. "Ez dugu atzo genuen bai no presio gehiago", esan du Arizkorretak; baina onartu du "etorkizunean aukerak sor daitezkeela, eta logikoki aztertuko direla". CAFeko buruak ez du gehiago sakondu nahi izan aukera horien inguruan galdetu diotenean. CAFek eta Espainiako Talgok bat egitea onuragarria ote litzatekeen galdetu diote, baita Ormaiztegiko Irizar autobus egilearekin bat egitea egin ote daitekeen ere. "Pentsatu gauza asko pentsatzen dira, baina ez da komeni ezer esatea", erantzun du.

Emaitzak

CAFek 37 milioi euroko mozkinak izan zituen 2016an, eta eskaera poltsan kopuru errekorra lortu zuen: 6.228 milioi euro. 2017an eta 2018an, berriz, bi digituko hazkundea izatea espero du, alegia, gutxienez lau milioi euro gehiago irabaztea aurten, hori gutxienez. Arizkorretarentzat, CAF "txikiena da handien artean", baita "errentagarriena" ere. Bere salmenten %85 nazioartean egiten ditu Beasaingo konpainiak. Espainiako merkatuarentzat egiten duen lanaren barruan ez dago tren berririk.

Beste albiste bat ere utzi du CAFeko buruak: Txinako merkatuan sartzeko aukera aztertzen ari dira. Horrek CAFen gaitasunaz eta konfiantzaz esaten du zerbait. 36 herrialdetan saltzen ditu trenak, eta zortzi lantegi dauzka, hamaulau buelgo eta 60 lan zentro mantenurako. "Lehia izugarria dago" trenen merkatuan, baina CAFek hazteko borondatea dauka, eta trenak salduz haziko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.