EKONOMIA

CAFek irabazi egin du Taiwanen tren arin bat eraikitzeko eskaintza

Taiwango portu garrantzitsuena dagoen hirian eraikiko du tren sistema CAFek, Kaohsiung hirian hain justu.

2013ko urtarrilaren 4a
18:19
Entzun

CAFek irabazi egin du Taiwango Kaohsiung hirian tren arin bat eraikitzeko eskaintza.Taiwango bigarren hiri garrantzitsuena da Kaohsiung, 154 kilometro koadro inguru ditu eta 1.500.00 biztanle inguru. Gaur egun, Taiwango portu nagusia hiri honetan dago. Arrantzale portu txiki bat izan zen 1895 urtera arte, eta geroztik, merkataritza portu ezagunena izan da, eta portu militar gisa ere garrantzi handia izan du.

8,5 kilometroko luzera duen tren sistema eraikiko du CAFek bertan 195.86 milioi dolarren truke, Wu Hong-mo Kaohsiungeko Gobernuko idazkari nagusiaren arabera. Helburua portua duen hiri horren eta inguruan dauden herrien garapen ekonomikoa sustatzea dela adierazi du Wu-k.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.