CAFek irabazitako lehiaketa bat ikertzen ari da Errumaniako Fiskaltza

Bukaresteko metro konpainiako hiru ordezkari erosi ote zituzten jakin nahi du.CAFen irabaziak %27 jaitsi dira lehen hiruhilekoan

CAFek Bukaresteko metrorako egindako tren bat. KARLOS CORBELLA.
Iker Aranburu.
2015eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
CAFek Bukaresteko metroaren linea berri baterako irabazitako lehiaketa auzitan dago. Efe agentziak zabaldu duenez, Errumaniako Fiskaltza ikertzen ari da CAFen ustezko ordezkari batek metro konpainiako kudeatzaileak erosi ote zituen kontratu hori lortze aldera. Auziaren berri ez zuela esan dio CAFeko ordezkari batek BERRIAri, eta ez duela horri buruzko adierazpenikegingo.

Errumaniako Fiskaltzak Efe agentziari igorritako agiriak dioenez, Metrorex Bukaresteko metroaren enpresa kudeatzaileko hiru ordezkari ikerketapean daude, susmoa baitute kontratu bat ematearen truke erosi zituztela. Eskaintzak aztertu behar zituen taldeko kide dira hirurak, eta haien aurkako hiru akusazio daude: eroskeria, boterea gehiegikeriaz erabiltzea eta lehiakideen informazio sekretua zabaldu izana.

Betiere Eferen arabera, laugarren pertsona bat ere ikertzen ari da fiskala: Ovidiu Bancescu, Ā«atzerriko enpresa bateko ordezkaria ErrumanianĀ». Errumaniako hedabideek ziurtzat jo dute Bancescuk CAFentzat egiten duela lan, baina enpresa gipuzkoarrak ez du informazio hori baieztatu edo gezurtatu nahi izan.

Hedabide horiek diote Bancescuk Euskal Herrira eraman zituela Metrorexko hiru arduradunak. Fiskalak uste du hemen zeudela beste lehiakideen eskaintzei buruzko isilpeko informazioa eman zutela hiru lagun horiek.

51 treneko kontratua

Joan den martxoan, Metrorexek 51 tren egiteko kontratua eman zion Beasaingo tren egileari, 310 milioi euroren truke. Bukaresteko aldirietan eraiki beharreko metro linea berri batean ibili behar duten trenak dira. CAFek ez du lan horren berri eman ofizialki, kontratua sinatuta egon arte ez egiteko ohitura duelako. Lizitazioa eten du orain Metrorexek, fiskaltzaren ikerketaren harira. Lehiaketa publikoaren aurkako helegitea jarri zuten CAFen bi lehiakideek, Errumaniako Astra Aradek eta Frantziako Alstomek.

Metrorexekin aspaldiko harremana du enpresa gipuzkoarrak. 2011ko irailean hamasei tren eraikitzeko kontratua lortu zuen; joan den azaroan, berriz, kontratu hori luzatu zuten bi aldeek, CAFek beste zortzi metro unitate egiteko. Luzatze horren truke 47 milioi euro jaso behar ditu.

Kontratu sorta handia lortu du azkenaldian CAFek: Norvegian, Espainian, Eskozian eta Herbehereetan. Horiei esker, inoizko eskaera zorro handiena du, 5.370 milioi eurorena. Kontratu horiekin egin behar dio aurre CAFek bere irabaziek azken urteotan izan duten murrizketari. Atzo zabaldu zuenez, urteko lehen hiru hilabeteotan 14 milioi euro irabazi ditu, iaz baino %27,6 gutxiago. Brasilgo erreal diruaren balio galerari egotzi dio txikitzearen zati bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.