Lan baldintzak

CAFek prestazioen erdia ordaindu beharko dio amiantoaren eraginez hildako baten familiari

Langilea 1949 eta 1987 artean egon zen amiantoarekin kontaktuan, eta 2010ean hil zen.

CAFeko langile bat amiantoak hildakoei 2009an egindiko omenaldian, Beasainen, agurra dantzatzen. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2014ko apirilaren 7a
08:19
Entzun

Donostiako auzitegi batek CAF zigortu du, Asviamie amiantoaren biktimen EAEko elkarteak jakinarazi duenez. "Sententziak garbi erakusten du CAFen prebentziorako planen porrota". Sententziak 1940 eta 1984 arteko legeak barne hartu dituela jakinarazi du Asviamiek, baita gerora egindakoak ere. Ia 40 urtez egin zuen beharginak lan amiantoarekin kontaktuan.

Elkarteak amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa osatzera deitu ditu enpresariak eta legebiltzarkideak. Eta horrez gain, amiantoarekin lan egiteagatik gaixotutakoei eta haien senideei esan die ez amore emateko euren "eskaera bidezkoetan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.