enpresak

CaixaBanken berregituraketak 230 langileri eragingo die Hego Euskal Herrian

Zuzendaritzak sindikatuei azaldu die bere asmoa lanpostuak aldez aurreko erretiroekin gutxitzea dela. Borondatez lana uzten ez badute, kaleratzeak egingo dituela azaldu die.

2013ko martxoaren 14a
19:15
Entzun

Nafarroan 162 langileri eragingo die doikuntzak, eta 68 laguni Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Caixabankeko ordezkariak gaur bildu dira sindikatuekin. Oro har 3.002 lanpostutan gutxitu nahi du lantaldea.

Iberian ere aldez aurreko erretiroekin txikitu nahi dute lantaldea. 2015erako 30 langile gutxiago izango ditu Hondarribian eta Loiun, eta horietako gehienak erretiro bidez izango dira. Hasiera batean konpainiak aurkeztutako planean, Loiun 27 kaleratze egin nahi zituen, eta hiru Hondarribian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.