Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kutxekin ez du harremanik Nafarroako Kutxak -Vital Kutxa, BBK eta Kutxarekin, hurrenez hurren-, baina bai hemendik aurrera Caja Canariasekin (Espainia), bien artean talde ekonomikoa sortzeko akordioa sinatu dutelako gaur. Negozioak partekatuko dituzte, besteak beste. Hala jakinarazi du CAN Nafarroako Kutxak berak, ohar baten bidez. Hain zuzen, Miguel Sanz (UPN) Nafarroako Gobernuko lehendakaria da CANeko burua.
Kutxa bakoitzak bere eremuan izaera juridikoari eta gobernu organuei eutsiko die (Kanariar Uharteetan Caja Canariasek; Nafarroan, EAEn, Errioxan eta Aragoin CANek). Norberaren sare komertzialari ere eutsiko diote euren esparruan, baina Espainiako Estatuko gainontzeko lurraldeetan elkarrekin ariko dira, izen berria sortuta. Aseguruak, fondoak edota industria arloak ere elkarrekin landuko dituzte.
Gaurko sinatze ekitaldian Enrique Goñi zuzendari nagusia izan da CANeko ordezkaria.
Nafarroako Kutxaren arabera, Espainiako Bankuaren lehen oniritzia dauka akordioak, eta biharko egunean zabaldu egin dezakete egitasmoa.
ekonOMIA
Caja Canariasekin bai
Nafarroako Kutxak talde ekonomikoa sortu du harekin, eta negozioak partekatuko dute. Aldiz, Miguel Sanz buru duen kutxak ez du harremanik Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu