ekonomia

CAN parte den erakundeak, Banca Civicak, 857 milioi euro bildu behar ditu

Hego Euskal Herriko beste aurrezki kutxa, kreditu kooperatiba eta banku guztiek finantza betebehar berriak gainditu dituzte.

Ivan Santamaria.
2011ko martxoaren 10a
18:23
Entzun

 

Espainiako Bankuak gaur argitaratu du finantza sektoreko erakundeen kaudimenari buruzko azterketa, eta hamabi dira gutxieneko kapital betebeharrak lortu ez dituzten kutxak eta bankuak. Horien artean, Banca Civica dago. Nafarroako CAN, Caja Burgos, Cajasol eta CajaCanarias biltzen dituen erakundea da Banca Civica, eta 857 milioi euro gehiago behar ditu. Banku horrek dirua burtsan eskuratu nahi du, eta Espainiako Bankuak ohartarazi dio gutxienez kapital sozialaren %20 salgai jarri beharko duela.

Hego Euskal Herriko beste erakunde guztiek azterketa gainditu dute: aurrezki kutxek (BBK, Gipuzkoako Kutxa eta Vital Kutxa), kreditu kooperatibek (Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa) eta BBVA bankuak.

Espainiako Bankuaren arabera, finantza sektore osoa kapitalizatzeko 15.000 milioi euro inguru beharko dira, urtarrilean kalkulatu zuena baino 5.000 milioi gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.