Enpresak

Candyko langileek eta Optimezek proiektu berria negoziatzeko akordioa sinatu dute

Luxenborgoko enpresak Bergarako langileei hainbat zalantza argitu ondoren iritsi da motor elektrikoen priektua negoziatzen hasteko memoranduma.

Xabier Maritn
2015eko martxoaren 31
19:13
Entzun

Optimize enpresako arduradun gorenak eta Bergarako Candy lantegiko enpresa batzordea elkartu ziren atzo, Foru Jauregian. Bileran, beharginen zalantza batzuk argitu zituen Luxenburgoko inbertitzaileak, eta akordioaren  memorandum bat sinatu zuten bukaeran (Memorandum of Understanding); agiri horretan azaltzen da bi aldeak ados daudela Candyren berrindustrializazioa lortzeko. 

Beraz, martxoaren 31ko epea agortu baino lehen bete egin da hiru aldeek (aldundia, Candy eta langileak) otsailean sinatu zuten akordioa, eta berrindustrializazio prozesuak aurrerapauso bat eman du. “Prozesua bere bidea egiten ari da; baikor gaude, nahiz eta badakigun bide bat egiteko daukagula oraindik ere, bukatu beharreko lan bat, Bergarako plantan lanean hasi aurretik; horregatik, zentzuz jokatzen jarraitu behar dugu”, adierazi du gaur Larraitz Ugarte aldundiko bozeramaileak.

Ugartek Candyko langileen jarrera eta gogoa azpimarratu ditu. “Langileak frogatzen ari dira enpleguaren alde borrokatzeko prest daudela eta ekimen berri honi aurre egiteko ausardia dutela”.

Laster, foru gobernuak hitzarmen bat sinatuko du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin —aholkulari lanak egin ditu Candyren prozesuan—. Hitzarmenaren helburua da Berrindustrializaziorako Laguntza Unitate bat sortzea, foru aldundiak laguntza teknikoa behar baitu inbertitzaile berriak erakartzeko eta, Gipuzkoako enpresek ez dezaten itxi eta bertako industriak eta enpleguak aurrera egin dezaten, Candykoa bezalako ekimenei aurre egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.