Administrazio judizialeko iturriek BERRIAri baieztatu diotenez, Catak 21,3 milioi eurora igo du Fagor Etxetresnen truke eginiko eskaintza. Hasierako proposamena 19,8 milioi euro zen, eta, epaitegiek eskaintza guztiak hobetzeko eskatu ondoren, azken eskaintzen berri ematen ari dira orain interesa duten taldeak. Catak zuzeneko 703 lanposturen sorrera bermatzen du, eta zeharkako 897 enplegurena.
Dirutan, Cevitalen eskaintza baino txikiagoa da Catarena, baina lanpostu gehiago agintzen ditu. Aljeriako taldeak 23 milioi euro eskaini ditu, hiru lerro produktiboak nahi ditu, eta zuzeneko 450 lanpostu — 2019rako, 520—.
Ecomac eta Aristonek ere eskaintzak hobetu dituztela jakinarazi diote epaileari.