Catalunya Banc

2012ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Nork osatzen du? Caixa Catalunyak, Caixa Tarragonak eta Caixa Manresak osatu zuten, 2010eko martxoan, eta haren esku utzi zituzten beren finantza negozioak.

Zenbat diru publiko jaso du? 3.000 milioi euro. 2010eko uztailean 1.250 milioi euro utzi zizkion, bat egiten laguntzeko. Iazko irailean, berriz, beste 1.718 milioi sartu zituen haren kapitalean, ez zelako gai izan bere kasa behar zuen kapitala eskuratzeko. Horren bidez, bankuaren %89,74 bere esku du FROBek.

Zenbat bulego ditu? Hainbat murrizketa egin ondoren, 1.164 bulego geratzen zaizkio, horietatik gehienak Katalunian. Euskal Herrian hamazazpi ditu. Guztira 7.184 langile ditu.

Zer emaitza izan ditu? Hainbat urtez buru-belarri aritu da etxegintza sustatzen, eta orain arazoak ditu emandako maileguak berreskuratzen. Iaz 1.505 milioi baztertu zituen galerak estaltzeko, eta, horren ondorioz, 1.335 milioi galdu zituen. Bankua erosten duenak beste 1.595 milioi euro beharko ditu estalduretarako, eta, gainera, 1.053 milioi euroko kapital handitzea egin beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.