CCOOk ikerketa zabaldu du Babcockeko bere ordezkariek erregulazio espedientean hitzartutako baino erretiro handiagoak jaso ote zituzten jakin ahal izateko. Norbaitek hala egin duela egiaztatzen badu, «berehala» kanporatuko dutela iragarri zuen Josu Onaindi CCOOko idazkari nagusiak. UGTk ere barne ikerketa zabaldu du. ELAk ostegunean kanporatu zituen puztutako erretiroa jaso duten bi ordezkari ohi.
CCOO ere prest dago Babcocken pribilegiatuak botatzeko eta UGTk ikertu egingo du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu