CCOO eta UGT, finantza politika aldatzearen alde
BILBO. CCOO eta UGT sindikatuek lan eta finantza arloko politikak aldatzeko eskatu zuten atzo Bilbon, elkarrekin. Langileak «txiroago» egiten dituzten murrizketa «gogorrak» salatu zituzten, eta ekonomia eta gizarte arloan bestelako eredu bat aldarrikatu zuten. Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak Confebasken jarrera kritikatu zuen, ez dagoela prest «hitzarmenak desblokeatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu