CCOOk elkarretaratzea egingo du eraikuntzako lan ituna eskatzeko

Enpresaburuek Bizkaiko negoziazio kolektiboan duten jarrera salatu du sindikatuak

Erredakzioa
Bilbo ,
2009ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Azkenaldian, sindikatuek presentzia handia izan dute kalean, batez ere enplegu erregulaziorako espedienteak salatzera atera direlako. Negoziazio kolektiboaren aldeko protestak. , ordea, aspaldiko zerbait zirela ematen zuten. Baina, ez. CCOOk Bizkaiko eraikuntzako lan itun berriaren alde elkarretaratzea egingo du gaur, Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean. Era horretan, patronalari «presioa» egineta negoziazioetan edukitzen ari den jarrera aldatzeko eskatuko dio. Herrialdean 30.000 langileri eragiten die eraikuntzako lan itunak.

Aspaldian daude etenda patronalaren eta sindikatuen arteko harremanak. Martxoan egin zuten azken bilera, aurrez beste hiru egin ostean. «Enpresaburuek egindako proposamenak erabat atzerakoiak dira, langileen eskubideen aurka egindako benetako erasoak», dio CCOOk.

Bizkaian ez ezik, Gipuzkoan ere haserre dabiltza sektoreko langileak. Itunaren arabera, orduko hamabi euro kobratu behar dituzte ofizialek, baina sei euro kobratzen dituztela salatu du LABek. Ostiralean elkarretaratzea egin zuten euren egoera salatzeko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.